Zubikoa Management ZUBIKOA MANAGEMENT
Bâtiment Orma, Z.A Lizardia
64310 SENPERE
Tel: +33 559 480 336
Fax: +33 559 480 338
E-mail:
Anje DuhaldeAnje Duhalde

Anje Duhalderen musika ibilbidea estuki dago lotuta dago euskal musikarekin 1970az geroztik. Guztien gogoko den ahots beroa du ; rockari, folkari eta melodia tradizionalei arrastoa uzten die era askoko konposizioekin...
Anjeren iturriak ugari dira, mezua uzten duen edozein musika gustatzen zaio, eta ezin ditu hitzak eta testua bereizi : « Xalbador, nire ibilbidean, Bob Dylan edota Georges Brassens bezain garrantzitsua da ».
Biografia

Bizitza osoa kantuari lotuta darama Anje Duhaldek (Arrangoitze, Lapurdi, 1950). Hastapenetan bateria jo zuen Fuego taldean.

Berrogei urte daramatza konposatzen, grabatzen, eta, oholtzaren gainean zuzenean jotzen. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta, geroago, Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoan izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, Akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan.

2006. urtean, "Sorminetan" kaleratu zuen, estudioko bere azken lana. Orain, zuzeneko grabaketa bat dakarkigu. Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde, euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.

Hamar urte baino gehiago daramatza talde egonkorrarekin, eta, oso eroso sentitzen da. Oholtza gainean, Iñigo Telletxea beratarra (baxua), Remy Gachis uztariztarra (gitarra) eta Txomin Duhalde semea (bateria) izan ditu bidaide. Eta Urbil Artolak bere lapsteel gitarrarekin hiru kantutan kolaboratu du.

Ibilean zuzenekoa, Anjeren agertoki kuttunak diren Bilboko zein Ondarroako Kafe Antzokietan izan da grabatua. Teknikariak Maikel Garcia eta Mikel Ugarte izan dira, eta, nahasketak eta masterizazioa Berako Mik estudioan egin ditu Maikelek.

Zuzeneko disko hau ibilbide osoaren erakusgarri da, eta, hastapenetako, zein, azken laneko kantuak biltzen ditu. Diskoaren oinarrian soinu elektriko nahiko indartsuek, zein akustikoek osatzen dute. Berak sortutako doinuez gain, John Hiatt handiaren bi bertsio ere prestatu ditu Duhaldek. Ezaguna da Arrangoitzeko kantariak estatubatuarrari dion miresmena, eta inoiz bere kanturen bat sartu izan du bere diskoren batean.

Duhaldek 1978an grabatu zuen lehen zuzenekoa, Errobiren "Bizi bizian", eta beste bi ere baditu; 93ko "Zuzenean" bakarlari gisa, eta "Georges Brassensen kantari" egitasmo berezia, 2001ean hirukote moduan Baionan grabatua. Honakoa laugarrena da, beraz.

Anje Duhalde, batez ere, zuzeneko animalia dugu, eta, kontzertuetan transmititzen duen energiaz baliatuz, Ibilean honetan ere bere kantu sentikorren uger zaporea dastatu ahal izango dugu, iturri agortezin bat balitz bezala.

Taldea

TXOMIN DUHALDE: Bateria, ahotsak
IÑIGO TELLETXEA: Baxua
RÉMY GACHIS: Gitarra akustikoa eta elektrikoa, ahotsak
ANJE DUHALDE: Ahots nagusia, gitarra akustikoa
Multimedia
Diskografia

Ibilean
"Ibilean"
Elkar
2012
Sorminetan
"Sorminetan"
Elkar
2006
George Brassensen Kantari
"George Brassensen
Kantari"
Elkar
2001
Pinpirin eta Florian
"Pinpirin eta Florian"
Elkar
2000
Azkarate
"Azkarate"
Elkar
1997
Su Gainean Dantzan
"Su Gainean Dantzan"
Elkar
1995
Zuzenean
"Zuzenean"
Elkar
1993
Bakezaleak
"Bakezaleak"
IZ
1991
Xavier Amurizaren Kantari
"Xavier Amurizaren Kantari"
IZ
1989
Nahas-Mahas
"Nahas-Mahas"
IZ
1988
Erroz eta Oroz
"Erroz eta Oroz"
IZ
1987
Errobiaren Hegitik
"Errobiaren Hegitik"
Xoxoa
1980
Agenda

2018
05/22 : Bergara ("Txosnak" - 20:00etan)
05/26 : Hernani ("Oialume")
06/02 : Durango ("Plateruena")
06/17 : Azpeitia ("Sanagustin Kulturgunea")
07/01 : Hiriburu
07/25 : Etxebarria
08/17 : Donostia ("Aste Nagusia” - Piratak)
08/19 : Donibane Garazi ("Merkatua")
09/02 : Erandio

2017
02/24 : Uztaritze ("Latsa aretoa" - 22:00etan)
05/14 : Senpere (Herri Urrats)
05/27 : Tolosa ("Plaza Berrian" - 22:30etan)
05/28 : Mungia ("Ibilaldia")
06/16 : Donostia ("Antiguo auzoa" - 22:00etan)
06/22 : Iruña ("Erraldoien Txokoa" - 20:30etan)
06/23 : Hazparne
07/24 : Orbaitzeta ("Mendilatz")
08/31 : Trapagaran
09/10 : Sara (Herriko plaza - 20:00etan)
09/24 : Oñati ("Kilometroak")
10/07 : Gorliz (Udaleko bilkura aretoa - 19:00etan)
11/05 : Arrieta (Elizan - 18:00etan)
12/29 : Oiartzun