Zubikoa Management ZUBIKOA MANAGEMENT
Bâtiment Orma, Z.A Lizardia
64310 SENPERE
Tel: +33 559 480 336
Fax: +33 559 480 338
E-mail:
Maialen - Biluzik
Maialen


¡DISKO BERRIA!
"Biluzik"
(Agorila - 2014)

Bideoklipa : "Bam Bam"

7 urte pasatu dira Maialen-ek azken albuma ekoiztu zuenetik, 7 urte nun topaketa eta harreman ainitz eta aberatsgarriek kantarisa lagundu duten bere bilakaera pertsonalean.
Musikari talde berri baten konplizitatearekin (Pat Tétevuide, Iban Larreboure, Raphaél Ferreira eta Txus Aranburu) ibilbide eder hunek bideratu du Paxkal Etxepare-n estudioan album baten grabatzea.
Maialen-en biziak, iraganak, bere ingurumenak, hunkitzen duten egoerek, bere nortasunak dituzte iradokitzen “Biluzik “ dauzkan kantu bereziak.
Testu intimista horiek osatzen dute Pop-Rock Blues kutsuarekin diren musika zinez gaurkoak.
Diska huntan, Maialen-ek ditu idazten eta konposatzen pieza gehienak.
Artistak bereziki estimatzen dituen Itxaro Borda eta Jean-Louis Errotabehere-n lumak ere aurkitzen ditugu.
Albuma hunek eskaintzen dauzkigu ere kolaborazioak Petti eta Eñaut Elorrieta kantariekin, baita Bokale Brass Band taldearekin.
Hirugarren opus hunekin, Maialen-ek molde ezin ederragoan gonbidatzen gaitu bere bizian eta bere mundu artistikoan sartzea.