Zubikoa Management ZUBIKOA MANAGEMENT
Bâtiment Orma, Z.A Lizardia
64310 SENPERE
Tel: +33 559 480 336
Fax: +33 559 480 338
E-mail:
Iñaki DiéguezIñaki Diéguez
www.inakidieguez.com
www.myspace.com/idieguez

Estatu batuetatik bueltan, hiru urtez "Cirque du Soleil" delakorekin biran pasa ondoren, berak parte garrantzitsu bat izan du ikuskizun ospetsuaren "OVO" (portugesez arraultza) sormena eta ekoizpenarekin. Izugarrizko lan honi esker, konpania honek arrakasta ezin hobea lortuko du kontinente guztietan zehar .

Musika aberats honetaz indartsua izanez, Iñaki Dieguezek jatorrizko sorkuntza desberdinekin osatutako bilduma bat ekoiztu nahi izan du, nazioarteko artisten babesa eta laguntzarekin. Disko hau "Birak" izendatzen da.
Argitalpen hau mundu osoan zehar banandua izanen da, Iberiar Penintsulan jakina, Europan, Amerikako Estatu Batuetan, baina baita Latinoamerikan ere eta hori artista ezagunen laguntzarekin.

Biografia

“Bidaia bukatu da. Hiru urte hauetan Cirque du Soleilekin munduan zehar egindako Touraren momentu eta istorioak gogoratzeko ordua da. Zenbat lagun, zenbat hiri, zenbat musika...!! Denbora tarte honetan ezagututako lekuak, egoerak eta jendea isladatzen dira disko honetan. New York edo Torontoko kaosa, Corearekiko kultura ezberdintasuna, Yosemiteko Redwood basoak, Euskal diaspora Kalifornian…nire lagun Brasildarrekin izandako esperientziak eta hoteleko bakardadea ahaztu gabe. Hemen duzue bidaia horien irudi bat.”

Birak Iñaki Diéguez soinujole irundarraren disko berria da.
Bere aurreko diskoaren arrakastaren ondoren (Crossing time, 2007), Iñaki hiru urteko bidaia batean abiatu zen, Cirque du Soleilen barnean. Lehenik Koreara joan zen, eta ondoren birak Kanadan eta Estatu Batuetan izan zuen jarraipena. Cirque du Soleilen lehenik Alegría ikuskizunean soinujole lana burutu zuen, oVo showaren sorkuntzan murgilduz ondoren. Ikuskizun honetako soinu-bandaren gauzatzean modu nabarmenean parte hartuko du Iñakik, bandako zuzendariaren laguntzaile rola bere gain hartuz.

oVo ikuskizunaren banda musikari brasildar eta amerikarrez osatuta zegoen nagusiki, eta Iñaki haiekin musika ideiak trukatzen hasi zen; hor kokatzen da benetan disko honen sorrera. Iñaki saiatu zen musikari hauek euskal musika jo dezaten, bera musika brasildarra jotzen hasiz. Bi estiloak nahasten dituzten abestiak konposatu zituen, eta pixkanaka-pixkanaka bai musikari hauekin, bai munduan zehar egindako tour honetan ezagutu dituen beste batzuekin grabatu zuen. Grabaketak baldintza desberdinetan egiten dira: hoteletan, zirkuaren karpan, lagunen etxeetan…

Iñakik materiala Mikel F Krutzaga produktore euskaldunari bidaltzen dio eta poliki-poliki dena muntatzen joan ziren biek. Diskoaren abesti batzuk musikari estatubatuar eta brasildarrek grabatuak dira, baita musikari euskaldunek ere; honek estilo fusio oso interesgarria dakar, hiru kulturetako osagaiekin. 23 musikarik parte hartu dute diskoan: fandangoak eta ezpatadantzak, frevoa eta bossa nova… entzun daitezke bertan.

Diskoa Montrealen, New Yorken, Washingtonen, Atlantan, Minneapolisen, Los Angelesen, Sao Paulon, Salvador de Bahian, Bruselasen eta, noski, Euskadin grabatu da.
Diskorako, besteak beste, musikari hauen lankidetza izan du: Daniel Baeder, Renato Martins, Juninho Costa... brasildarrak, Sebastien Savard eta Raphael Lavoie quebecois-ak, Fernando Diez estatubatuarra, eta Pascal Gaigne, Igor Telletxea, Ritxi Salaberria, Mixel Ducau, Javier Pérez de Azpeitia, Rubén Caballero, Txus Aramburu, Koldo Uriarte, Luis M Morena "Pirata"... euskaldunak besteak beste.
Diskoa Mikel F Krutzagak ekoiztu du, Grammy baten irabazlea bera.

Zuzeneko Musikariak: Pascal Gaigne (Gitarra). Ritxi Salaberria (Baxua), Igor Telletxea (Bateria), Iñaki Diéguez (Akordeoia).

Multimedia



"Inpostoreak"
Diskografia

Zorion Argiak
"Birak"
Agorila
2012
Agenda

2013
16/02 : Irun (Amaia" Antzokia)
01/03 : Donostia (Lugaritz)
23/03 : Annecy
11/05 : Viana do Castelo (Portugal) 21:00
16/05 : Errenteria E.H. (Reyna) 22:30
24/05 : Cedeira (Galicia) Teatro
25/05 : Cangas de Morrazo (Galicia) Salason 22:30
26/05 : A Caridad (Asturias) Teatro 18:30
28/07 : Donostiako Heineken Jazzaldia EH (Donosti) Kursaal Terraza
24/08 : Donamaria EH (Dorretxea Jauregia)
08/09 : Santa Barbara (California-USA)
13/09 : Chino Euskal Etxea (California-USA)
14/09 : San Francisco Euskal Etxea (California-USA)
09/11 : Lasarte
20/12 : Valladolid

2012
09/10 : Hondarribia
19/10 : Ciudad Rodrigo
20/10 : Salamanca
25/10 : Hendaia