Zubikoa Management ZUBIKOA MANAGEMENT
Bâtiment Orma, Z.A Lizardia
64310 SENPERE
Tel: +33 559 480 336
Fax: +33 559 480 338
E-mail:
Mikel GarikoitzMikel Garikoitz

2001. urtean grabatu nuen nire aurreko diskoa.

Ordutik hona, besteentzako kantuak egiten eta ikasten pasa ditut urteak. DENALI taldea alde batera utzi eta bakarkako bidea hartzea erabaki nuen. Musikari profesionalez inguratu naiz (Haitz Ostolaza, Mikel Atxega, Aitor Amezaga, Xanet Arozena, Iñigo Salaberria, John McLarrigan) eta Tolosako Molatu estudioan grabatu egin dut diskoa, Jon Ander Larrañaga eta Ander Zubillaga teknikarien laguntzarekin.

Luxuzko gonbidatuak izan ditut. Txomin Artola, Xabier Euzkitze, Isidro Larrañaga, Olaia Toral. Musikari laguntzaileak ere egon dira, besteak beste, Ander Zubillaga, Oier Etxaburu, Jesus Castillo, Oscar Txabarri, eta Iñigo Salaberria, Gotzone Oiarzabal koroak egiten.

Azken urteetan bizitako istorioak dira bertan abesten ditudanak, istorio erromantikoak gehienak. Musika sortzea nire lana izan da eta hitzak Jexus Mari Mendizabal, Joxerra Garzia, Xabier Euzkitze eta Xabier Gezalaren esku utzi ditut.

Laugarren disko honetan, (LAUVE) mota desberdinetako kantuak daude, alegia, country, pop... eta jazz kutsua daukan kantua ere badago.

1988. urtean hasi nintzen kantatzen. Irungo Txingudi ikastolak Kilometroak jaia antolatu zuen eta urte hartako euskararen aldeko kantua egin nuen, Jexus Mari Mendizabalen laguntza paregabearekin.

Urteen joan-etorrian (1990 Manhattan Boulevard, 1996 2 Ziri-k, 2001 Counthree) hiru disko grabatu ditut. Tartean beste zenbait lan ere egin ditut, esaterako, Euskadi Irratiko « Goizean Gazte » programaren sintonia, Maixa eta Ixiarren “Uhinez uhin” diskorako “Sorgiñak” kantua, Juan Carlos Perez ekoizlea zutelarik. Minxoriak taldearen agurreko azken kontzertuan parte hartu nuen. Tolosako « Kilometroak » diskoan “Maitearen galdez” kantuarekin parte hartu nuen. Maltzeta Neyms taldearen diskoan eta Txingudi Telebistako “Kale kantoian” programaren ekoizpen-lanak egin nituen. ETBko “Izar bila” programan aritu nintzen epaimahaiko kide gisa, Gaizka Aranguren eta Ruth Martinez aurkezle zirelarik. Txingudi ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko sintonia konposatu nuen, Joxean San Miguel moldaketak eta « Et Incarnatus » orkestra, Miguel Zeberio zuzendu zuelarik.

14 urte dira eszenatokiak utzi nituela eta berriro itzultzeko gogo handiz nago. Esku artean daukadan proiektu honek ilusioz bete nau eta zuzenean Iñigo Salaberria (bibolina, mandolina, gitarra akustikoa, kaxa eta ahotsa),  Xanet Arozena (gitarra akustikoa, elektrikoa eta koroak) eta Jon Ander Larrañaga (soinu teknikaria) lagun ditudala arituko naiz.

Multimedia


Diskografia

Lauve
"Lauve"
Molatu
2015