Zubikoa Management ZUBIKOA MANAGEMENT
Bâtiment Orma, Z.A Lizardia
64310 SENPERE
Tel: +33 559 480 336
Fax: +33 559 480 338
E-mail:
Maialen ErrotabehereMaialen Errotabehere

7 urte pasatu dira Maialen-ek azken albuma ekoiztu zuenetik, 7 urte nun topaketa eta harreman ainitz eta aberatsgarriek kantarisa lagundu duten bere bilakaera pertsonalean.

Musikari talde berri baten konplizitatearekin (Pat Tétevuide, Iban Larreboure, Raphaél Ferreira eta Txus Aranburu) ibilbide eder hunek bideratu du Paxkal Etxepare-n estudioan album baten grabatzea.
Maialen-en biziak, iraganak, bere ingurumenak, hunkitzen duten egoerek, bere nortasunak dituzte iradokitzen “Biluzik “ dauzkan kantu bereziak.

Testu intimista horiek osatzen dute Pop-Rock Blues kutsuarekin diren musika zinez gaurkoak.
Diska huntan, Maialen-ek ditu idazten eta konposatzen pieza gehienak.
Artistak bereziki estimatzen dituen Itxaro Borda eta Jean-Louis Errotabehere-n lumak ere aurkitzen ditugu.
Albuma hunek eskaintzen dauzkigu ere kolaborazioak Petti eta Eñaut Elorrieta kantariekin, baita Bokale Brass Band taldearekin.

Hirugarren opus hunekin, Maialen-ek molde ezin ederragoan gonbidatzen gaitu bere bizian eta bere mundu artistikoan sartzea.


Biografia

31 urtekin, Euskal herriko taula gainetan dabil zonbait urte hauetan, bere karisma eta kantatzeko kemena eskainiz publiko gero eta sutuagoari.
Bere kontzertu eta trukaketa kultural desberdinen ondorioz, Euskal kantari gazteak funtsezko fama eraiki du bere herrian.
Geroztik, bere bide artistikoa zabalduz doa kontzertu eta proiektu desberdinetan (Hego eta Ipar Euskal Herrian, Bretanian, Bartzelonan, Parisen, Quebec-en, Argentinan, Hungrian…).

2004ean, Agorila argitaletxearekin ekoizten du bere lehen opusa “Nere mundua”, publikoa xoratzen eta konztertuz kontzertu ibiltzen.
2007an bere azken albuma “Askatasunen ibaia” sortuz geroztik, proiektu kolektiboetan parte hartu du kantariak:
MMX (Mixu eta Xabaltx-ekin), Kokua (David Cairol eta Richard D’alton-ekin), Briganthya (folk zeltikoa), lankidetza alaia DJ Balpore's-ekin (DJ okzitandarra), Haiz'egoa Baionako gizon koroaren zuzendaritza.
Parte hartzen du ere haurrendako egin album batzuetan edo ta bere ahotsa nahasten tokiko bertze artista batzuekin.

Bere ahots bero eta sakona bereziki egokitua da pop-rock, blues, gospel, folk estiloetara.

2013k0 urtarrilean, Maialen-ek musikari talde berri bat muntatzen du.
Hunekin bere konposaketen lantzen hasten da, hats berri bat emanez.

Multimedia

"Bam Bam" klipa
Diskografia

Nere Mundua
"Nere Mundua"
Agorila
2004
Askatasunen Ibaia
"Askatasunen Ibaia"
Agorila
2007
Biluzik
"Biluzik"
Agorila
2014
Agenda

2017
03/23 : Donostia ("Koldo Mitxelena")
04/08 : Hendaia ("Abbadia Jauregia" - 19:00etan)

2016
06/02 : Iruñea ("Erraldoien Txokoa" - 20:30etan)
07/16 : Eskoriatza (22:30etan)
07/27 : Baiona ("Errepublika Plaza" : 22:30etan)
08/13 : Azkaine / Ascain (21:30etan)
08/20 : Iruñea (“La muralla a la luz de las velas” Festibala)
08/28 : Larresoro (Herriko plaza - 21:00etan)
09/24 : Soraluze (19:00etan)
11/13 : Ahetze
11/25 : Baiona ("Luna negra")